Photo Photo Photo
PAVITECNIC :: zoladura industrial teknikoak

Euskal Autonomia Erkidegoan maila goreneko industri zoladura teknikoak jartzen dituen enpresa aurrendaria.

Gure arrakastaren bermea, bezeroen asebetetzea da, horregatik ditugu taldean era guztietako zoladurak eraikitzen eta birgaitzen dituzten espezialistarik onenak.

Zapaltzen dugun zoruak duen garrantziaz jabetu garenez, gure eguneroko lanaren jomuga kalitatean eta berrikuntzan hobetzea da; beraz, asko eskatzen diogu gure buruari estiloan, irmotasunean eta esklusibotasunean.

Gure balio nagusia da, erabiltzen ditugun teknologietan eta produktuetan berritzaile izatea, maila altuko joera berriak jarraituz eta irtenbide aurreratuenak eskainiz.

Gure bezeroei laguntza emateko eta beren erritmoan eta produkzioan ahalik eta gutxien eragiteko, urteko edozein garaitan lan egiteko gai den lan-taldea da gurea, esaterako, enpresek produkzioa eteten duten unean, asteburuetan edo oporraldietan.

Indarrean dauden legediekin bat datorren eta gure lan guztiak bermatzen dituen kalitatezko politika bat daukagu.

Informazio gehiago nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan, eta gure teknikaria zuregana joango da sistemarik egokienez aholku ematera edo aukera ezberdinez azalpenak ematera, baita lanik txikienez ere.

 

Zure konponbidea gara!    Zure zerbitzura gaude!

 

 

Jaitsi ezazu gure katalogoa PDF formatoan

 

Ikusi eta aztertu gure berrikuntza guztiak facebook

Pavimentos Sefer S.L. :: Goardia poligonoa 72. lokala · 20213 IDIAZABAL (Gipuzkoa) :: T 943 80 20 55 - 609 437905 ::pavitecnic@pavitecnic.com


Copyright © 2018. www.pavitecnic.com. Designed by ACV multimedia